Elhuyar Zientzia
@elhuyarzientzia
Zientziako eta teknologiako euskarazko hedabide digitala | zientzia.eus Gaur-gaurko gaiak formatu desberdinetan, arin zein sakon.
🔴 Iritxi da egun handia! Gaur, eguzki-eklipse osoa ikusi ahal izango dugu Euskal Herriko puntu askotan. Gogoratu: Momentu gorena 20:27 inguruan gertatuko da 👀 Asko gozatu, eta asko zaindu! 🌒 👉 Informazio gehiago: zientzia.eus/eklipsea/
🎯 Arturo Elosegi, ekologoa: “Espezie horrek zertarako balio du?” Buelta eman diezaiogun galderari. Espezie horrek zertarako balio duen? Eta zuk galdetzen didazu? Zuk, zertarako balio duzu? ✍🏻🔗elh.eus/ElhuyarZient...
Herritarren % 51,5 ziur da desinformazioa detektatzeko gai dela baina gainerakoen % 3k soilik detekta dezakeela 👉🔗elh.eus/ElhuyarZient... 🎯 Itziar Alkortak eman ditu gako batzuk: “Zalantzaren industria”, mezu negazionistak desmonetizatzearen garrantziaz: ✍🏻🔗elh.eus/ElhuyarZient...
🎯 Guillermo Roa: “Behar baino ezkorragoak izatearen arazoa” Oraindik ere klima-politika asko RCP8.5an oinarrituta daude, EAEn adibidez, eta beraz, errealistak ez diren iragarpenak hartzen dituzte kontuan erabakiak hartzeko. Itsas-mailaren igoera, adibidez ✍🏻🔗elh.eus/ElhuyarZient...
🎯 Ana Terra Amorim-Maia, #BC3-ko ikertzailea: “Beroari aurre egiteko, ez da aski atea irekitzea”. Klima-babeslekuak ez dira irtenbide magikoa, baina bai klima-egokitze justuago baterako pieza garrantzitsua: ✍🏻🔗 elh.eus/ElhuyarZient...
📹 ON Zientzia lehiaketa, inoiz baino gazteago. Aurtengo bideorik onenak ikusgai: 📺🔗 elh.eus/Teknopolis_O... 🤝Elhuyar + DIPC
Agrovoltaikoa: eguzki-plakak soroan. Panelek laboreetan, lurzoruan eta animalien ongizatean duten eragina aztertu dute @neikerbrta.bsky.social-en @brtaeus.bsky.social 📺🔗 elh.eus/Teknopolis_a...
Laborategia sukaldean. Elikagai berriak diseinatzen ditu @azti.bsky.social-k, pertsonen gustuak, beharrak eta kontsumo-ohiturak kontuan hartuta @brtaeus.bsky.social 📺🔗 elh.eus/Teknopolis_e...
Teknologiak menuan: uzta teknologikoa. Biztanleriaren hazkundearen eta klima-aldaketaren aurrean, elikagaiak ekoizteko modua aldatzea ezinbestekoa bihurtu da. @tecnalia.bsky.social-k nekazaritzako lanak arintzeko #robot bat sortu du (@brtaeus.bsky.social) 📺🔗 elh.eus/ElhuyarZient...
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna: #KlimaAldaketa-ren aurrean, ekintzarako deia! Banda berezi bat jarri du #ElhuyarZientzia-k. Bertan dituzu klima-aldaketari lotutako hamaika albiste. Klikatu eta hausnartu: 👉🔗 zientzia.eus/azpigai...
🎙️ Uhin Ultramoreak podcasta #63 Homeopatiaz, argi eta garbi 🔗 guau.eus/m/uhin-ultr...
🎯Egoitz Etxebeste eta Ana Galarraga, Elhuyar aldizkariaren atarikoan: “Eklipseak eklipsatuta” ✍🏻🔗 elh.eus/ElhuyarZient...
📢 Kalean da #ElhuyarAldizkaria-ren azken zenbakia! 🌒#EguzkiEklipsea-ri eman diogu protagonismoa: 🔸Zer garrantzi zientifiko dute? 🔸Zer eragin dute bizidunongan? 👉Hemen ikusgai, osorik: elh.eus/ElhuyarAldiz... 👀Aldizkarian harpidetuz gero, betaurrekoak opari 👉https://zientzia.eus/harpidetza/
🎯 Laster da kalean Elhuyar aldizkariak eguzki-eklipseari eskainitako monografikoa. 🔸Harpidetu, eta eguzki-eklipsea segurtasunez ikusteko @aranzadi.bsky.social-en betaurrekoak jasoko dituzu opari! 🔸Urtean lau zenbaki, 28 €-ren truke 👉 Harpidetu hemen: zientzia.eus/harpide...
📢Prest dugu eguzki-eklipseari eskainitako monografiko berezia 👉Gertaeraren garrantziaz jakitun, eduki-sorta aberatsa jarri dugu gizartearen eskura: 🔗 zientzia.eus/eklipsea/ Info+: 🔗https://www.elhuyar.eus/eu/prentsa-aretoa/elhuyarrek-prest-dauka-eguzki-eklipseari-eskainitako-eduki-sorta-0
❗️Pirinioetako galtzada: erromatarren eta baskoien arteko kultura-hibridazioaren erakusle. Mugarik gabeko lotura @aranzadi.bsky.social -ren eskutik 📺🔗 elh.eus/Teknopolis_P...
Baskoiak eta erromatarrak: hibridazio baten lorratzak Aranzadik #Irulegi-n topatutako buztinezko piezak birsortzen ditu Blanka Gómez de Segura buztingileak bere tailerrean @aranzadi.bsky.social 📺🔗 elh.eus/Teknopolis_b...
🗣️ Denboran bidaia 'Irulegitik Pompelora', erromatarren garaiko bizimodua. Mattin Aiestarani elkarrizketa: 📺🔗 elh.eus/Teknopolis_I...
Baskoiak eta erromatarrak: hibridazio baten lorratzak 📺🔗 elh.eus/Teknopolis_b...
🎯 Izortze Santin, iritzia: “Homo non-sapiens birus” "Gauzak horrela, noizbait eztabaidatu beharko litzateke Lurreko toki urrun eta helezinetara turismo egitera joatearen arriskuez" ✍🏻🔗elh.eus/ElhuyarZient...
🎯 Guillermo Roa: “Norenak dira urpeko kableak?” Bertatik bidaiatzen du, ez lagun bati bidaltzen diozun mezuak bakarrik, baita zure soldataren diruak ere ✍🏻🔗 elh.eus/ElhuyarZient...
Material kritikoei bizitza berria. Gehiago birziklatu, esportatzen duten herrialdeen mende ez egoteko. @munibertsitatea.bsky.social-ren eskutik 📺🔗 elh.eus/Teknopolis_m...
Ikas-fabrikak, gelatik haratago. Lanbide Heziketak funtsezko zeregina du 5.0 industrian 📺🔗 elh.eus/Teknopolis_i...
🗣️ Miren Illarramendi Mondragon Unibertsitatea: "5.0 industrian egokitzeko gaitasuna gakoa da" Teknologiaren laugarren iraultzak hiperkonektibitatea ekarri eta gero, bosgarrenak giza faktorean, jasangarritasunean eta erresilientzian jarriko du fokua 📺🔗 elh.eus/Teknopolis_M...
Hantabirusaren epidemia baten beldur zara❓ 👉 Eman zure iritzia: https://zientzia.eus/ Hantabirusa, Osasun Bakarraren beharra berriro agerian jarri duen birusa: 👉🔗 zientzia.eus/artikul...
🎯Itziar Alkorta: “Nork jartzen dio prezioa sendagaiari?” ✍🏻🔗 elh.eus/ElhuyarZient...
📣Amaitu da 2026.urteko #ElhuyarZientziaAzoka. Eskerrik asko parte hartzaileei eta zorionak saritu guztiei! 🤝@gob-eus.bsky.social #FECYT #BilbokoUdala #BFA #Erabi #NafarroakoGobernua 🔗 www.elhuyar.eus/eu/prentsa-a...
📚 #STEAMHezkuntza #ElhuyarZientziaAzoka-ren 3. eguna hastear da! Gazteek sormen handiz egindako zientzia eta teknologiako proiektuak erakutsiko dituzte. Zatoz inspiratzera eta etorkizunerako ideiak hartzera! Zure zain gaude! Elhuyar
AZPIEGITURA BEREZIAK, puntako zientzia egiteko @brtaeus.bsky.social: H2, hidrogenoaren laborategia Tecnalia: energiaren etorkizuna hemen hasten da 📺🔗 elh.eus/Teknopolis_H2BS
🎯Guillermo Roa: “Teknologiak eragindako krisi bat gehiago” Geroz eta ukipen-pantaila gehiago erabiltzen ditugu, baina indioa oso urria da gure planetan. Hor dugu grafenoa, ikatz kantitate txikietatik erauz daitekeena, eroale aparta eta gardena. Noiz erabiliko da? ✍🏻🔗 elh.eus/ElhuyarZient...