Gorka Bereziartua
@gorkabm
Egingo nuke, baina geurtz. 📘 Garondoan (Alberdania, 2026) 🗞 Ezetz astea ondo bukatu (astero Argian)
Badatoz #MoskukoJaiak eta urtero bezala egitaraua da botila bat, azken tanta zurrupatu arte edan beharrekoa
Hor terraza jarri nahi izateko eduki behar diren barrabil-zorroek 6 lagunentzako kanpin denda batekin konbalidatzen dute
Hannah Arendtek zeozer esango luke denda honetan erosteak berezkoa duen gaizki hutsalaz
Proiektu urbanistiko zentzugabe eta egoisten artean, hau izango da historia literarioena duena: Porsche eta Zweig, atzoko mundua eta biharkoa blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatu
Bihar 19:00etan Bilboko Zirika herri gunean izango naiz @apellaj.bsky.social jaunarekin batera: publikatu berri dudan #Garondoan nobelaz hizketan hasiko gara, baina nire asmo sekretua da Juleni bere #SakelakoBihotzak nobelatzarra idazteko sekretuak kontaraztea. Kapitaleko jendea, animatu!
Oso gomendagarria Jon Alonsoren eta Adur Larrearen ‘Itsasoaren ahutzak’ komikia: 1980ko hamarkadaren hasieran desagerrarazitako Komando Autonomoetako kide baten historia (Naparrarena) oinarri hartuta, genero beltzeko istorio gogor bezain sinesgarria sortu dute.
Kontatu beharko dut hau dena, dagoeneko jende gehiegiri inporta ez zaion arren. Gaur aurkeztuko dut nire lehen nobela prentsaren aurrean. #Garondoan du izena eta Alberdania argitaletxearen eskutik publikatu da. Hau da azaleko argazkia, Marc Gassók eskuzabalki erabiltzen utzi diguna.
Ez dut nahi zuri ezer txarrik gertatzea, esango nion. Hori ez dago zure esku, erantzungo zidan. Eskutik eramango ninduen bere logelara, etzango ginen, elkarrekin, nire kopeta Aliziaren garondoan, begiak estu-estu itxita. #Garondoan (Argazkia: Carla Alexandra Rodriguez)
Hainbeste gauza izango ziren ordurako aldatuak, eta aldatuak diodanean esan nahi dut puskatuak, zimurtuak, txikituak, tarratatuak eta gero erdi-josiak; hain diferentea izango zen inguruko giroa ere, ezen uko egina izango bainion nire buruaren irudi jarrai bat edukitzeari. #Garondoan 📸 Makis Makris
Alizia eta biok lerro paraleloak bilakatu ginela ulertuko nuen, elkarren ondoan egon gintezkeela, baina gure bideak dagoeneko ez zirela gurutzatzen. #Garondoan (Argazkia: Helena Georgiou)
Izenik ez dutenen politika da Lanbroa. Izenik eduki nahi ez dutenena. Izenik ez edukitzea da Lanbroaren indarrik handiena. #Garondoan (Argazkia: Rafael Tanaka)
Idazmahai zaharra ere eramatea nahi ote zuen galdetuko nion. Ez zuela axola erantzungo zidan, uzteko. #Garondoan (Argazkia: Jerry Uelsmann)
Gezurra badirudi ere, patrikan eramateko erloju batzuk erosi nahi zituztenen artean sekulako istiluak izan dira pasa den asteburuan blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatu
... eta hala ere Aliziak hurrengo segundoan egingo zuena deszifraezina izango zen, guztiz opakua. Besteak beste horregatik ez nuen jakingo zergatik gonbidatu ninduen taberna hartara. #Garondoan (Argazkia: Herk Harveyren 'Carnival of Souls' pelikulatik).
Ez zait gustatzen jendearekin hitz egitea. Elkarrizketak, alegia. Elkarrizketa batean sartzen zarenean agertzen hasten diren animalia horiek, esan nahi dut. #Garondoan (Argazkia: Walter Schels).
Garaipenaren eguna berdin bizitzen dute irabazle guztiek. Derrota berriz, galtzaileetako bakoitzak bere modura bizi du. (Argazkia: Yasuhiro Ishimoto)
Gehiengo sindikalak atzo euskaraz bizitzeko eskubidearen alde egindako manifa (ezkerrean). Super heroi bat (eskuinean). #EuskaldunaNaizEtaArraroNago
Eta fubol kontuak alde batera utzita, beste kirolei buruz hitz egiteko ordua: Morante toreroak 10 zentimetroko adarkada jaso zuen atzo ipurdian. Zezenen batzorde olinpikoak oraindik ez du argitu errekor berri baten aurrean ote gauden.
@xabierv.bsky.social Berez badu (ikusi irudia), baina ez dut ezta hipotesi gisa planteatzen Sumarrek euskarazko hitzaren esanahiari 5 minutu eskaini dizkionik. Iaz euskarazkoan ere “matria” jarrita egindako txapuza zuzendu dute, zabarkeria seinalatzeaz gain alternatiba esku-eskura eman zitzaielako
Gugan bego Ramon Zallo, bertso askea: frankismoaren aurkako borrokalaria, ETA-VIko kidea, LKIren bozeramailea, EHUko irakaslea eta ikerlaria; azken hamarkadetan gure eztabaida publikoak ezagutu duen bisturi zorrotzenetako bat. (Argazkia: Dani Blanco / Argia)
Aretoa beteta Hondarribian Garikoitz Goikoetxearen hitzaldia entzuteko: #EsnatuAlaHil liburuaren gakoak azaltzen ari da #Korrika kulturalaren barruan.
XIX. mendeko margolan punk batek enperadoreen garai honetan berreskuratu duen garrantziaz idatzi dut aste honetan blogak.argia.eus/boligrafo-go... #EzetzAsteaOndoBukatu
Aurrekoan Baionan ikusi nuen pegata honek dioena tartean behin gogora ekartzeko modukoa da.
Gaur, martxoak 11, Joseba Zulaikaren ‘Aberriaren inpaseak’ saiakera mamitsua izango dugu hizpide Hondarribian. Gonbidatuta zaudete, noski (eta etortzen ez bazarete, ez dizuegu kontatuko 😜)
Datozen garaietarako jarrera, nik uste, Joxe Agustin Landarbideren argazki honetakoa da.