Santi Leoné
@farrcostar
Badakit froga eta proba bereizten, bai eta Iruñea deklinatzen ere. Lehenago molatzen nuen. Baina guti.
93. Mickey 17 (Bong Joon-ho, 2025). Ez zait aunitz gustatu. Robert Pattinson jasanezina egiten zait eta horrek ez du lagundu; Toni Collette ere ez dut arras gustuko.
92. Im Stahlnetz des Dr. Mabuse (Harald Reinl, 1961). Fritz Lang gabeko lehen Mabuse-filma, eta denetarik du: borondatea kontrolatzeko drogak, leherketak, konspirazioak, apez susmagarriak. Ez dut ulertzen film hauek zergatik ez diren ezagunagoak.
91. Poltergeist (Tobe Hooper, 1982). Ez nuen ikusia, baina ez zait hain ona iduritu. Spielbergen eskua nabarmenegia da; pentsatzen dut Hooperrenak direla gustatu zaizkidan parteak. Komedia nahiko lekuz kanpo batzuetan.
90. John Dies at the End (Don Coscarelli, 2012). Maisulana bada, halaxe aitortu beharko zaio.
"Uztaila 23an itzultzen gera". Nik badakit zer eta nolakoa naizen, baina nahiko nuke norbaitek 4 urte banitu bezala azaltzea esaldi horrek zer duen ona honen aldean: "Uztailaren 23an itzuliko gara", edo "Uztailaren 23an bueltan gara". "Gera", bertzalde. Non gera, ba? Donostin?
87. Terror in the Aisles (Andrew J. Kuehn, 1984). Film zatiak erakusten dituen dokumentala, hari narratibo handirik gabe. Erraz ikusten da, baina ez du ekarpen handirik egiten.
86. Psycho II (Richard Franklin, 1983). Zeinen sekuela ona! Ez nuen espero, baina arras ongi dago.
Ate eder hori zeharkatzeko prest. Bidenabarkoan, Galiziako literaturaren gaineko gomendioak onartu eta eskertuko nituzke.
84. Scream VI (Matt Bettinelli-Olpin & Tyler Gillett, 2023). Ongi, baina jende gehiegi salbatzen da, nabalkada kopuru izigarria jasota ere.
82. Omen IV: The Awakening (Jorge Montesi & Dominique Othenin-Girard, 1991). Ez nuen sekuela honetarik deus espero, baina ez dago hain gaizki. Deus berririk eman gabe, nahiko istorio entretenigarria da. Sorpresa atsegina.
81. El retorno de Walpurgis (Carlos Aured, 1973). Konpletismoaren makurrak.
80. Hellboy: The Crooked Man (Brian Taylor, 2024). Ideia polit batzuk, 2. mailako Hellboy bat, aurkezten ez zaigun laguntzaile bat, deabruarekin problemak dituen bertze ezezagun bat, gainantzezten duen apez bat, baina osagai guziak itsasteko kola narratiborik ez. Aspergarria denbora ia guzian. Pena.
Gogoetan, bale. Frantsesean, berriz, kale. (Halere, ondoan sumatu dugun urrina sumatuta, nik honelako zerbait jarriko nuke: Homme, faut-il vraiment que tu pisses partout dans la rue?).
78. Arlington Road (Mark Pellington, 1999). "Otso bakartien" terrorismoari buruzko thriller beldurgarria.
Aste honetakoak: Conan, Sherlock Holmes, Fritz Lang. #LetterboxdFriday #LastFourWatched
76. Conan the Barbarian (Marcus Nispel, 2011). Ikus daiteke, ez da aspergarria, baina ez du ekarpen berririk egiten. Dena nahiko topikoa; sorpresa bakarra, Freddie Krugerri egindako omenaldia. Jason Momoa ongi, baina kontu honetan Arnolden aldekoak gara.
75. Murder by Decree (Bob Clark, 1979). Inoizko Sherlock Holmes enpatikoena. Istorio, aukeran, korapilatsuegia da, baina filmak merezi du halere.
74. While the City Sleeps (Fritz Lang, 1956). Desiraren inguruko film bat -eta katzetaritzaren ingurukoa ere bai-.