Kike Amonarriz
@kikeamonarriz
Euskara, soziolinguistika, herrigintza. EH Basque language & Country, sociolinguistics 🔗 kikeamonarriz.eus
Viva o Día da Patria Galega! 🩵 Galiza ceibe! “Galizia, geu gara: jendea eta hizkuntza. Galizia bilatzen baduzu, zeure baitan duzu aurkikuntza!” (Manuel María)
“Territories of higher speaker density in minoritised language communities” The contents of the international conference organized by UEMA have been compiled in a book tou can get in both Basque and English. 👉🏼 www.2022.uema.eus/wp-content/u...
Iñaki Epelde (1959-2013) pintore eta euskaltzale tolosarraren omenez, #Altzo-ko ostatuan margotu duten horma-irudia. Altzora hurbiltzeko beste arrazoi bat.
“Gure aurreko guraso zarrak” Gaur 150 urte galdu genituen foruak. Galerak herritarrengan sortu zuen sentimendua ondo islatu zuen Txirritak bertso hauetan. Kantuan, Xabier Lete. 👉🏼 youtu.be/9kzJV-HrCDg?...
1976 urteko eranskailuak. - Uztailaren 21ekoa erdian, eta 77ko urtarrilean Alkateen mugimenduak Etxarri Aranatzen egin zuen ekitaldikoak. - 76ko Aberri Eguna, Montejurra eta Zarauzko euskal astea. - Datarik gabeko garai hartako beste batzuk
1976ko uztailaren 18ko Zeruko Argia. Azalean gerraren hasiera-eguna oroitu eta barruan, foruen deuseztapenaren ehunurteurrenaz eta Bergarako Udalean sortu alkateen mugimenduaz erreportajea argitaratu zuen. [PDF] 👉🏼 w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DKP...
Bart arratsaldea EuskarAbenturako gazteekin partekatzeko aukera izan nuen. Herrigintzan eta euskalgintzan gako eta eredu bilakatu den ekimena. Biba #Euskarabentura!
Johan Carl Ausfeld-en Europako hizkuntza familia nagusien mapa (1810) @vintagemapstore bidez. Euskal Herria bere osotasunean hartzen du. Ausfeld Wikipedian: de.wikipedia.org/wiki/Carl_Au...
Gipuzkoako soziometroa eta euskara: -%47,5en ustez joera orokorrak txarrera egin du (batez ere, euskaldunek, gazteek eta EHBIldukoek) -Otik 10era eusk. osasuna: 5,6 (erdaldunek 6,3) -Bere gai-multzoan lehentasunik handiena -%50,4 eusk. huts sentitzen da 👉🏼 multimedia.gipuzkoa.eus/media/event/...
Giro bero-beroa #BaionakoBestak hasi aitzin. Haugi! Xauri! Etorri! Xin! eta heda euskara hiriburuaren karriketan zehar. Goza euskal giroa S.Andres, Patxa edo Montaut plazetan, Laborarien Xokoan… Ea aurten hegoaldeko jende gehiago agertzen garen! Hautsi mugak jaietan!
EHUren Campus aldizkariaren Berbeta berri sailean 2007-2013 epean argitaratutako 28 artikuluak webguneratu ditut: hizkera kolokiala, adierazkortasuna, idazkera berriak (SMSak), erabilera… Gehienak ongi egokitzen dira oraindik egungo errealitatera. kikeamonarriz.eus/portfolio/eh...
Oso interesgarria Andoni Lubakik @carneross.bsky.social britainiar goi mailako diplomatiko ohiari egin elkarrizketa @argiaeus.bsky.social -en Larrun-en: Iran, Trump, Irailak 11, Rojava, Sahara, Ukraina, Txina… Herritarren boterea eta anarkismo baketsua… Irakurtzekoa 👉🏼 www.argia.eus/argia-asteka...
Aspaldiko txistea berreskuratuz ( @anderiza.bsky.social -ek gogorazita): “Nola esaten da andaluzieraz PP-VOX Gobernu-paktua?”
Eguna amaitzeko umore (beltz) pixka bat. Euskaraz etiketatzeko erabakia hartu (👏🏼👏🏼), eta ondoren, hau jartzea (🤦🏻♂️), marka da gero! “Esku lehorra baino lehen usatu” 😱😱
Euskararen ofizialtasuna auzitan. Oldarraldia euskara irabazten ari den esparru gehiagotara zabaltzeko estrategia mediatiko-judiziala.
Martin Mystere-ren komikiak Italian sortu ziren 1982an. Urte hartako “La vendetta di Râ” alean Amazoniako indigenek euskaraz hitz egiten zuten! Baita gaztelerazko eta frantsesezko itzulpenetan.. eta aurkitu berri dudan kroazierazkoan ere!🤦🏻♂️ 👉🏼 es.slideshare.net/slideshow/ma...
“Streaming aroa” Oso interesgarria eta irakurterraza @urtziurkizu.bsky.social -en liburua. Amaierako bi ideia: -Adimen artifiziala da ikus-entzunezkoen sektorea gehien aldatuko duen faktorea. -Ez zaitzala Netflixen algoritmoak irentsi eta zulo batean sartu. Ireki leihoa, sartu dadila haizea.
Ez nuen berehala pentsatuko, nire denboran, euskal musika talde batek San Mames bi aldiz beteko zuenik eta #Mitoaroa bezalako ikuskizun bat bizituko nuenik. Herrigintza uhin erraldoia. Biba Zetak eta bejondeiala Pello Reparaz! Hurrena arte!
Deustobarometroak euskarari buruz argitaratu dituen erantzun guztiak irakurrita, nabarmena da gehiengoa euskara administrazioan unibertsalizatzearen alde dagoela eta egungo eskaera maila mantendu edo hobetzearen alde, ez murriztearen alde. Emaitzak erdara hutsez kaleratu dira!
[EUS] Aberriaren mugak [ES] Los límites de mi patria [FR] Les limites de ma patrie [EN] The limits of my homeland Letra / Lyrics : Joxerra Garzia 👉🏼 Txomin Artola + Et Incarnatus youtu.be/8h1I31OO4BI?...
Bertso poteoa Oibarren Julio Soto eta Joanes Illarregirekin. Duela hamarkada gutxi, pentsaezina izango zen, baina… ezina ekinez egina! Zangozerrian ere euskararen Pizkundea abian da!
“Katalanez hitz egitea, gure jatorriari egiten diogun derrigorrezko omenaldia da” (Antoni Gaudí, 1917) Bere bizitzan emandako elkarrizketa bakarrean agertzen dira hitzok. 1924an katalanez hitz egiteagatik atxilotu zuten.
Pasaiako Albaolan banatu berri dira #BaiEuskararisariak2026, @baieuskarari.eus Elkartearen eskutik. Sarituak: - Mendiak eta herriak - Puntueus elkartea - Euskal Moneta Zorionak denoi lan-mundua euskalduntzeko egiten ari zareten lanarengatik.
Gaur, webgune berria zabaldu dut: kikeamonarriz.eus. Bertan biltzen joango naiz han-hemenka zabaldutako lanak eta urteetan pilatutakoak. Entretenimendu berria! Gonbidatuta zaudete!
Eta heldu den larunbatean, ekainak 13, Iruñean, 17:00etan, EUSKALTZALEON MARTXA! Euskarak behar duen jauzirako indarrak biltzera! @kontseilua.eus
Euskañolaren aurkako kanpaina supermerkatuetara iritsi da!! 🤦🏻♂️
“Kirten-zaporea” “Mango” hitzaren itzulpenak momentu on asko emango dizkigu oraindik! 🤦🏻♂️ Oraingoan, euskara aintzat hartzen duen Super Amaratik heldu zaigu. Baina denok egiten ditugu akatsak… eta batzuetan irrigarriak! #Zazpikia
“Nola erabil genitzake #TribuarenBerbak saioan oinarritutako sekuentzia didaktikoak gelan?” Duela urte batzuk Hikhasi-n argitaratutako artikuluak balio du orduko sekuentziak nola erabili jakin eta denboraldi honetako bideoekin osatzeko. 👉🏼 labur.eus/tsvvue7l
“IKASI euskara Y CASI gratis” Ederra Tolosako Aitzol Udal Euskaltegiak euskaraz pentsatutako lelo elebiduna. #Euskara