Maddalen Iriarte Okiñena
@maddaleniriarte
EH Bilduren Gipuzkoako bozeramailea. Portavoz de EH Bildu en Gipuzkoa.
Zorionak Lourdes Herrasti eta Paco Etxeberriari jasotako aitortzagatik. Frankismoaren krimenak isilarazi nahi izan dituztenen aurrean, egia azaleratzen, hobiak irekitzen eta biktimei izena eta duintasuna itzultzen aritzeagatik. Memoria, egia, justizia eta erreparazioa.
Zazpi lurraldez osatutako herri bat gara, nazio gisa aitortua izateko eskubidea duena. Ez dugu beste inor baino gehiago izan nahi, baina ezta gutxiago ere. Euskal Herria gure herria. Herri bat, selekzio bat. Ozen aldarrikatu dugu Irun eta Hendaia lotzen dituen Etorbidea zubian.
Joxe Azurmendi euskal pentsalari handiari ohore egiteko eguna gaurkoa. Euskal Herriaren nazio eraikuntzan urratsak egiteko ezinbesteko ekarpena. Zugandik ikasitakoekin jarraituko dugu bidea. Mila esker 🫰
Ongi merezita jaso du Maite Garaigordobilek Onda Ceroren Gipuzkoako Emakumeari II. saria. Hain beharrezkoa den haurren bullying-a ikertzen 40 urte daramatza. Eskerrik asko egindako ekarpenagatik eta zorionak sariagatik.
Egunotan egindako ekitaldi batean gogorarazi zidaten esan izan dudala guztiok dugula zer egina herriaren eraikuntzan. Iñaki Dorronsororen heriotzaren berri izan dudanean otu zait batzuen ekarpena neurtu ezina dela. Hala izan da zurea, Iñaki. Adiorik ez. Doluminak senitartekoei.
Ofizialtasun osoa, jauzi erreala eta euskaltzaletasun indarberritua dira euskaraz bizi ahal izateko behar ditugunak. Hori aldarrikatu dugu Euskalgintzaren Kontseiluaren deialdiarekin bat egin dugun milaka euskaltzaleok. #EuskaltzaleonMartxa
Gaur egungo egoerak eskatzen duen mailan egongo den gobernua behar du Gipuzkoak. Hoy en una entrevista en @diariovascobsky.bsky.social refexiono sobre esta legislatura y miramos al futuro. 🗞️ diariovasco.com/politica/entre…
Karlos Garaikoetxea hil da. Bidean erakutsitako guztiagatik eskerrak. Adiorik ez. orain.eus/eu/politika/20…
Bakea eta burujabetza aldarrikatu ditugu Iruñean ospatzen ari garen Aberri Egunean, Euskal Herriarentzat eta baita beste herrientzat ere. Izan ditzagun bizi-proiektu duinak gauzatzeko segurtasuna, konfiantza eta itxaropena. Horretarako bermea @ehbildu.bsky.social da. ✨ Zazpiak #BatEgin
Hamaika egunez zazpi herrialdeetan milaka kilometro zeharkatuta eta emozio infinitoak eraginda, heldu da 24. Korrikaren amaiera. Mezuaren egileek «bazatozte?», galdetu dute, eta erantzuna bai da. Bihartik aurrera ere euskara izango gara. Euskararekin #BatEgin #EuskaraGara
Udaberriari ateak irekitzeko gogoz eta neguari agur esateko prest, kalez kale astindu ditugu makilak lurra esna dadin. Konpainia ederrean eta gogoz kantatuz, abestiak dioen eran eztarriz sano baikabiltza.
Salbuespen neurriekin bukatu, espetxeak hustu eta preso, iheslari eta deportatuen auziari behin betiko konponbide integrala emateko garaia da #EzinDaGehiagoLuzatu
Herritarrak, horien kezkak eta Euskal Herriak dituen erronkak erdigunean jartzeko konpromiso irmoa berretsi dugu EH Bilduren Batzar Nagusian. Kide eta lagun hauekin, nola ez, 2026ari indartsu eta gogotsu ekiteko prest. 💜
Euskal Herria eta euskal ezker subiranista bakearen, burujabetzaren eta herrien autodeterminazioaren alde gaude. Gaur Venezuelako herriarekin bat. Trump-en AEBn injerentzia arbuiatzen dugu.
Gipuzkoak erronka handiak ditu aurrean, baina badu indarra, konpromisoa eta bihotza aurrera egiteko. 2026an ere lanean jarraituko dugu, kalean zein erakundeetan, herriaren alde, justizia sozialetik, feminismotik, euskaltzaletasunetik eta ekologismotik. Urte berri on guztioi!💫
Milaka txinpartek eragingo dute #pizkundea. Lehenago ere egin dugu. Herri hau euskaraz biziko da, herri honek nahi duelako euskaraz bizi. Horrela izan dadin lan egitea dagokigu herriz herri, instituzioz instituzio.
Gaur Bilbon berretsi dugu herri honekin, herritarrekin dugun konpromisoa. Kalean instituzioetan bezalaxe, dagokigun arduraz eta erantzukinez lanean jarraitzeko prest gaude. Gurea #AskatasunHaizea da!
Herri bezala aurrera egiteko, ezinbestekoa da gu baino lehen borrokatu diren pertsona guztiak gogoan izatea eta haiek egindakoa aitortzea. Frankistak Donostian sartu ziren eguna oroitu dugu gaur, eta sarraskiren biktimen senitartekoekin egoteko aukera izan dugu.
Beste urte batez Hondarribiko Alardean izan gara, Jaizkibel konpainiaren ondoan. Ausardia politikoa eskatu nahi diet gaur instituzioei, gatazka konpontzeko beharrezkoak diren urratsak egin eta erabakiak hartu eta inplementatzeko. Gehiegi luzatzen ari da egoera hau.
Iritsi da Donostiako Aste Nagusia. Festarako egunak, baina zer garen, gure baloreak, ahaztu gabe. Herritarren lan komunitarioa eskertuz abiatu da festa. Errespetuz beti, gozatu Aste Nagusia. Gora Donostia!
🗞️ Hoy me entrevista el Diario Vasco para hacer balance de estos dos años de legislatura. diariovasco.com/politica/gobie… «El Gobierno de Gipuzkoa no tiene ni liderazgo ni rumbo, gestiona una situación de inercia»
Hizkuntza-politiketan jauzi berri bat emateko garaia heldu da. Euskarazko irakaskuntzan, eta oro har, euskararen biziberritzean. Argi dagoena da lanerako prest dauden herritarrak badaudela, besteak beste, Herri Urratsen ikusten ari gara gaur #elgarrekin
🤡 Ongi merezitako maitasun keinu erraldoia gaurkoa. Pirritx, Porrotx eta Marimotots sudurgorriek urteotan guztietan kantu, irribarre eta jolasaren bidez Euskal Herriko haurrei ezinbesteko balioak erakutsi dizkiete. Ilargiraino eta bueltan maite zaituztegu! ❤️
Denbora gehiegi da erreparaziorik gabe pasa dena. Esan dugu lehenago eta berresten dugu. Gaur, Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Munduko Egunean, amiantoak eragindako hildakoei CAF-eko langileek egindako omenaldian egon gara
Zutik eta bizirik dago Euskal Herria. Urtez urte jende andanak gure herrian sinistu eta haren alde lan egin duelako. Orain askatasunerantz urrats berriak emateko prest gaude. Gure aberria ospatzen ari gara gaur Iruñean✊ #NazioaGara #AberriEguna2025
Nazioa garela aldarrikatuko dugu igandean, Iruñean, gure ikurrak lau haizetara astinduz. Euskal Herria nazio antiinperialista, antimilitarista, feminista eta euskalduna! #NazioaGara #AberriEguna2025
Hizkuntza-politikak epaitegietan ez, herritarrek horretarako hautatutako lekuetan egin behar dira. Hizkuntza-eskakizunei eutsi behar zaie euskaraz lan egiteko eta zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubideak berma daitezen
Errenta aitorpena aurkezten ez bada, ezin da kenkaririk eskuratu. Beraz, errebisio erregresiboarekin ez da bermatzen behar handiena dutenek laguntzak jasotzea. Gazteek, batez beste, 20.000 € baino gutxiago irabazten dutenez, laguntzarik ez lukete jasoko
🟣 Olatu antifeministari, prekarietateari eta faxismoari aurre egiteko, politika publiko feministak eta ausartak aldarrikatu ditugu, ahizpatasunez, ozen. Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministak ✊
🗞️ Gertuko informazioa eta euskaraz. Desinformazioaren garaiotan ezinbesteko papera dute tokiko hedabideek. Eskerrik asko Irutxuloko Hitzari eta zorionak komunitate osoari 20 urte hauengatik. Izan daitezen gutxienez beste hainbeste!